XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beherapenetan erosteko zenbait aholku:

Hona hemen Elgoibarko kontsumo bulegoko arduradun den Amaia Nogerok emandako zenbait aholku:

Zerbait erostean, ordainagiria edo tiketa eskatu.

Erositako produktua itzultzea onartzen den ala ez ikusi.

Ez badute horrelakorik onartzen bereziki hori azaltzen duen txartela izan beharko du dendak.

Beti ere, itzulketak onartzen dituzten dendetan erostea komeni da.

Edozein arrazoirengatik produktua aldatu nahi izango bagenu, balea onar dezakegu.

Dendariak ezingo du balerik luzatu produktuak akatsen bat baldin badu.

Kasu honetan, dendariak dirua itzuli edo antzerako beste produktu baten ordez aldatzeko obligazioa izango du.

Merketutako salneurriarekin batera, hasierakoa ere azaldu behar da.

Beherapenetan kalitateak ez du eskasagoa izan behar.

Produktuak behar bezala etiketatua egon behar du: konposaketa, tratamentua...

Ezer erosi baino lehen, ondo pentsatu benetan gauza horren beharra duzun ala ez, eta beti erosgaien tiketak gorde.